- Azokaz gain, ipuin kontalaria, Elkartasun Jaialdia, erakusketa, Go!azen 6.0 ikuskizuna eta zine emanaldi ezberdinak izango dira ere.
- Gabonetako argiak abenduaren 12an piztuko dira.
XXXI. edizioa ospatuko du Lazkaoko Euskal liburu eta diskoen azokak asteburu honetan, zehazki, abenduaren 13tik 15era. Gainera, jostailuen salmenta solidarioa burutuko da bertan.
Hala ere, aurrez, izango dira ekitaldi gehiago gurean. Hala nola, asteazken honetan, abenduaren 11n, helduentzako ipuin kontaketa izango dugu Ixabel Agirresaroberen eskutik. Arratsaldeko 18:00etan izango da Liburutegian.
Ostegunean, abenduak 12, arratsaldeko 17:30ean eta 18:00etan Elkartasun Jaialdia ospatuko da Ruandako Giharako eskolaren alde. Egun berean, Gabonetako argiak piztuko dira ere eta urtarrilaren 6a bitarte egongo dira.
Ostiralean, abenduak 13, Euskal liburu eta diskoen azokari hasiera emateaz gainera, ‘Bizi ezkutua, Goierriko kronika ikusezina’ argazki erakusketaren bisita gidatua antolatu da. Arratsaldeko 19:00etan izango da.
Eta igandean, abenduak 15, urteroko zita arrakastatsuetako bat izanen da Arerian: Go!azen 6.0 ikuskizunaren bi saio: 10:30ean eta 12:30ean. Ia sarrera guztiak salduta daude jada, baina gutxi batzuk eskura daitezke oraindik www.lazkao.eus atarian.
Eta nola ez, zineak ez du hutsik egingo beste behin: ‘Si yo fuera rico’ eta ‘La familia Adams’ filmak eskainiko dira honako ordutegian:
Si yo fuera rico
• Abenduak 14, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Abenduak 15, igandea: 19:30.
• Abenduak 16, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.
La familia Adams
• Abenduak 14, larunbata: 17:00.
• Abenduak 15, igandea: 17:00.