• Guztira 80 plaza egongo dira. Izena eman nahi dutenek azaroaren 24ra arteko epea izango dute. Izen-emate orria kiroldegira eraman behar da. 

Lazkaoko Udalak Gabonetako oporretarako antolatzen duen aisia zerbitzuan izena emateko epea astelehenean, azaroak 11, irekiko da. Zerbitzua 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta egongo da (HH3 eta LH6). Guztira 80 plaza egongo dira.

Aisia zerbitzua abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an emango da. Haur bakoitzeko 18,70 euro ordaindu beharko da. Egunero 10:00etatik 13:00etara emango da zerbitzua Arerian. Jolas giroan, hainbat jarduera, tailer eta ekintza egingo dituzte haurrek aisialdi zerbitzuan.

Izena eman nahi dutenek azaroaren 24ra arteko epea izango dute. Izen-emate orria kiroldegira eraman behar da. 

Gaztelekua ere irekita

12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dagoen Gaztelekua ere irekita egongo da Gabonetan: abenduaren 26, 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Egitarau berezia prestatuko dute Gabonetarako.