• Maite Bautista Igarzabal, Angelita Alonso Nuñez eta Maddi Ramajo Sanz izan dira hirugarren saria den kiroldegirako urte beterako 3 bazkidetza bonoen irabazleak. Azken zozketa urriaren 28an egingo da: hiru afari Lazkaoko jatetxe batean, 4 pertsonentzako.
  • Egitasmo honen helburu nagusia Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak ikusarazi eta balioan jartzea da.

Lazkaoko Udalak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen biziberritze planari jarraiki, “Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon” kanpaina jarri zuen martxan hirugarrenez irailaren 30ean. Kanpaina honetan herriko 38 merkatari eta 22 ostalari ari dira parte hartzen.

Urriaren 28ra bitarte egongo da martxan. Ordura arte, ostalariek eta merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean kontsumitzeagatik lortutako eranskailuekin osa ditzaten eta ondoren Udaleko kutxan sartu. Kutxan jasotako txartelen artean lau zozketa egingo dira aisialdiarekin lotutako lau sari erakargarrirekin.

Hain zuzen, hirugarren saria zozketatu berri da: Maite Bautista Igarzabal, Angelita Alonso Nuñez eta Maddi Ramajo Sanz izan dira kiroldegirako urte beterako 3 bazkidetza bonoen irabazleak. Azken zozketa bat geratzen da egiteke:

Urriak 28: Hiru afari Lazkaoko jatetxe batean, 4 pertsonentzako.

Azken urteetan Lazkaon martxan jarri diren mota honetako kanpainen bidez, Lazkaoko Udalak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak ikusarazi eta balioan jartzea du helburu. Negozio hauek herriko ekonomiari eta lanpostu sorrerari egiten dioten ekarpena aintzakotzat hartzekoa da.

Beraz, udazken honetan ere, herriko merkatarien eta ostalarien eskaintzez gozatzeak saria izango du. Animatu eta hartu parte.

IMG 3230 min