• Kanpaina honetan, herriko 38 merkatarik eta 22 ostalarik parte hartuko dute.
  • Egitasmo honen helburu nagusia Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak ikusarazi eta balioan jartzea da.

Lazkaoko Udalak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen biziberritze planari jarraiki, “Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon” kanpaina jarri du martxan, hirugarrenez. Kanpaina honetan, herriko 38 merkatarik eta 22 ostalarik parte hartuko dute.

Azken urteetan Lazkaon martxan jarri diren mota honetako kanpainen bidez, Lazkaoko Udalak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bisibiliziatu eta balioan jartzea du helburu. Negozio hauek herriko ekonomiari eta lanpostu sorrerari egiten dioten ekarpena aintzakotzat hartzekoa da.

“Enplegua lazkaotarren ongizatea bermatzeko ezinbesteko elementua” nabarmendu du Kepa Zubiarrain alkateak agerraldian, “eta gure eskumenaz baliatuz, industria, autonomo, komertzio eta ostalaritzari babesa emateko ahalegin guztia ari gara eta jarraituko dugu egiten. Argi dugu ez dagoela herri bizirik merkataritzarik gabe. Beraz, Lazkaok, behar zaituzte, eta bidelagun izango gaituzue”.

Kanpainari irailaren 30ean emango zaio hasiera urriaren 18ra arte egongo da martxan. Ordura arte, ostalariek eta merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, eta erosketa edo kontsumizio bakoitzagatik eranskailu bat emango dute. Ostalariek banatuko dituzten txartelak betetzeko, bezeroek zortzi taberna ezberdinetako eranskailuak lortu beharko dituzte. Merkatarien txartelak, aldiz, bost eranskailu ezberdinez osatu beharko dira.

Behin txartela osatuta, udaletxean jarriko den kutxa batean sartu beharko du txartela herritarrek, izen-abizenak eta kontakturako telefonoa zehaztuta. Kutxan jasotako txartelen artean lau zozketa egingo dira aisialdiarekin lotutako lau sari erakargarrirekin:

  • Urriak 7: Zinema denboraldirako hiru bono.
  • Urriak 14: Hiru e-book , irakurketaz gozatzeko.
  • Urriak 21: Kiroldegirako urte baterako hiru bazkidetza.
  • Urriak 28: Hiru afari Lazkaoko jatetxe batean, 4 pertsonentzako.

Beraz, udazkenen honetan ere, herriko merkatarien eta ostalarien eskaintzez gozatzeak saria izango du. Animatu eta hartu parte.