Bihar, ostirala, hasiko da Euskaraldia, abenduaren 3ra arte.

Festa giroan egingo den ekitaldi batekin emango zaio hasiera Lazkaon, 19:00etan, Manueleneko plazan. Herriko talde eta eragile ezberdinek parte hartuko dute.

Horrez gain, datorren asteartean, azaroak 27, Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest figura hartuko dutenekin mintzodromoa egingo da. Plazako pilotalekuan izango da, 19:00etan hasita.

Euskaraldiaren barruan, eta Euskaren Egunaren bueltan, euskal kantarien kontzertua egingo da abenduaren 1ean Arerian, 20:00ean hasita. Gontzal Mendibil, Gorka Knörr eta Urko abeslariek parte hartuko dute. Sarrerak udaletxean eta Arerian daude salgai.