Dolores Irastorza lazkaotarrak 100 urte egin ditu gaur.

Olaberriako Urkiolazabal baserrian jaiotakoa da Irastorza, eta Elias Bereziarturekin ezkondu zenean etorri zen Lazkaora bizitzera. Lazkaoko Udalak eta Olaberriako Udalak oroigarri bat oparitu diote eta lore sorte bana. Orobione jubilatu elkarteko bazkide da Irastorza eta elkarteko kideek ere beste lore sorta bat oparitu diote.