San Prudentzio jaietako helduen danborradari buruzko bilera irekia egingo da martxoaren 5ean, 19:00etan, udaletxean.

Pausoka egitasmoaren barruan, hainbat irteera berezi egiten dituzte urtean zehar. Aste honetan egin dute urteko lehena. Lazkaoko Ezarri enpresan izan dira bisitan, bertako instalakuntzak eta nola lan egiten duten ikusten.

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren ordainketa egiteko epea otsailaren 15etik martxoaren 30era izango da. Helbideratutako erreziboak martxoaren 8an kobratuko dira.

2018ko San Prudentzio jaietako ekintzak batuko dituen egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa egingo du aurten Lazkaoko Udalak. Martxoaren 2ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilaton proban parte hartu behar duten emakume lazkaotarrei herriko irudia daraman kamiseta bat oparitu nahi die Lazkaoko Udalak.

Goazen taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude.

Josten ikasteko ikastaroa antolatu nahi du Lazkako Udalak. Hasieran oinarrizko mailatik hasi (botoiak josi, tolesturak egin, galtza barrenak hartu…) eta maila aurreratuetako jardueretarainoko lanak egiten ikasi ahalko da (arropak birziklatzen, adibidez).

Gerriko Ikerlan Bekaren 24. liburukia aurkeztu dute Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak. Gazteen sormen emozionala sustatzeko “Sentituz, izan sortzaile” esku-hartze programa jasotzen da liburukian.

Lazkaoko Udaleko Berdintasun arloak herritarrak gonbidatu nahi ditu martxoan kaleratuko den kartela osatzen parte hartzeko. Martxoaren 8a aitzakia hartuta prestatzen ari diren jardueren artean egingo da ekintza ireki hau.

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, urtarrilak 30, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.

Bihar ospatuko den San Bosko egunaren atarian, Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako Udaltzaingoak herri horietako ikastetxeetan izan dira aste honetan zehar, alkoholaren kontsumoari buruzko tailer bat eskaintzen.

2017ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, uraren gaineko tasan 3. hiruhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea urtarrilaren 25etik martxoaren 10era izango da. Helbideratutako erreziboak otsailaren 14an kobratuko dira.

Herri baratzeetako erabiltzaile izateko hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda honako lotura honetan kontsulta dezakezu: Herri Baratzeak.

2018ko San Prudentzio jaiak antolatzeko lehen bilera datorren asteazkenean, urtarrilak 31, izango da.

Euskadiko Indoor arku tiraketa txapelketa egitekoak ziren igandean, urtarrilak 28, Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Baina antolatzaileek adierazi dutenez, bertan behera geratu da.

Goierriko Urrup antzerki taldeak “Zuek nahi bezala” antzerkia taularatuko du otsailaren 2an (ostirala) Lazkaoko Areria aretoan. Ikuskizunerako sarrerak salgai daude udaletxean.

Txakurrak libre ibili ahal izateko gune bat egokitu da Dukeen parkean. Itxitura baten barruan, txakurrak solte utzi ahal izango dira.

Goazen! taldeko kideek Lazkaon egingo dituzten emanaldietarako sarrerak udaletxean daude salgai.

Goazen! taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak ostegunean (urtarrilak 18) jarriko dira salgai, Areriako leihatilan. 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita leihatila.

Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Bekara lanak aurkezteko epea ostiralean, urtarrilak 19, amaitzen da (eguerdiko 12:00etan). Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Lanak Gerriko Kultur Elkartean aurkeztu behar dira.

Lazkaoko Udalak 2017ko ohiko etxebizitzako ura, estolderi, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu. Laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren 1era izango da. Eskerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako departamentuan egingo dira.