MENDI IRTEERA

22 Aza 2026 07:30 – 13:30
Lekua: Itzala taberna

MENDI IRTEERA

Zenbait datu: 13,4 km, 890 m-ko desnibel positiboa

Irteera: Itzala taberna, 7:30etan.

Itzulera: igandean, 13:30ak aldera

Leitzatik 7 kilometrora hasten da gaurko ibilbide polit hau: Ixkibar atsedenlekuan, Izaietako izei zuri handietatik gertu. Malda gogorrean, Leitzaran haranaren gainean dagoen gailurrera joko dugu, eta eguneko lehen tontorrera iritsiko gara: Altzegira. Handik, gora-behera batean, Urepelgo tontorrera ondoren, eta jarraian Mandoegira. Ibilbide osoan zehar inguruko mendien bista ederrak izango ditugu. Izena emateko azken eguna ostirala (azaroaren 20a). E-mailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, edo 606 85 89 30 telefonora dei eginez