MENDI IRTEERA

11 Urr 2026 07:30 – 16:00
Lekua: Itzala taberna

MENDI IRTEERA

Zenbait datu: 12 km, 608 m-ko desnibel positiboa

Irteera: Itzala taberna, 7:30ean.

Itzulera: igandean, 14:00ak aldera

Nafarroara goaz oraingoan, Gastiainera, Arabarekin muga egiten duen ingurura, Lokiz mendikatera hain zuzen. Handik Arnaba mendia (1248 m) igoko dugu. Oso ibilbide polita, eta esanahi berezia duena Amalurrentzat, izan ere ibilaldi hau izan baitzen Imanol Lasa Amalurren presidente zenak antolatu zigun azkenetakoa. Bazekien hark nora eraman: baso zoragarriak (ezpeldia, pagadia...), ikusmira ederrak... Imanolen mendilagun izan ginenok baliatuko dugu ibilalditxoa hura gogora ekartzeko, hari gustatuko zitzaiokeen moduan: mendira joanez.

Izena emateko azken eguna ostirala (urriaren 9a).

E-mailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, edo 695 78 20 21 telefonora dei eginez.