Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian 2016-2017 denboraldiko kirol ikastaroen eskeintza martxan hastera doa.

Felix Urkola Lazkaoko alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak lan hitzarmena berretsi zuten astelehen honetan, hilak 4. Hala, 2014-2016 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzak emateko oinarriak onartu ziren, eta egindako bisitan egin diren berritze lanak egiaztatu ahal izan zituzten.