Kontzeptua eta prozedura
Beharrezko dokumentazioa udaletxean aurkeztu eta txosten teknikoa egin ondoren, Alkatetzak espekienteari hasera emateari buruz ebazten du. Jarraitzen diren pausuak ondorengoak dira:
1.Jarduera berria kokatutako den inguruko bizilagunei jakinarazpenak egiten zaizkie, 10 egunetako epean proiektua aztertu eta egoki deritzoten alegazioak aurkezte ondorioetarako.
2.Epe hau igaro ondoren alegaziorik balego hauen inguruan ebatziko da, eta bestela Obra eta Instalazio Baimena ematen da, egoki diren baldintzak jarriz.
3.Obrak amaitu ondoren, eta jarduera ireki aurretik, IREKITZE BAIMENA eskatu beharko da, aurreko atalean zerrendatzen den dokumentazioa aurkeztuz. Dokumentazio guztia aurkeztu ondoren udaleko teknikoek konprobazio bisita egingo dute jardueraren kokalekura, ezarritako neurriak betetzen direla egiaztatzeko.

Dokumentazioa
-Eskaera orria.
-Eskuduntza duen teknikariak izenpetutako jarduera-proiektua, eta kasua bada, obra proiektua (2ale).
-Egin behar diren lanetarako ura behar bada, uraren alta eskaera bete behar da.

IREKITZE BAIMENERAKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
-Dagokion baimen-eskaria, behar bezala beteta.
-Obrako ur kontagailuaren baja eskaera.
-Obra zuzendaritzak luzatutako eta dagokion Elkargoak zigilatutako obra amaierako ziurtagiria, obren benetako kostea zehaztuz.
-Obra eta Instalazio Baimenean ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direnaren ziurtagiria.
-Proiektuan azaltzen ez diren lanak edo aldaketa txikiren bat sartu baldin bada, obra amaierako planoak aurkeztuko dira, aldaketak zehazten dituen txosten batekin batera.
-Eraikinaren fatxada guztietako argazkiak (gutxienez 20 x 10ekoak).
-Instalakuntza Elektrikoen Boletina, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
-Barruko Ur Instalakuntzen Proba Ziurtagiria, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
-Berokuntza, Klimatizazio, Aireztapen eta Estrakzio Instalakuntzen Proba Ziurtagiria, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak egindakoa.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta.
-U4-I eta U4-II inprimakiak behar bezala beteta, lokala Hiri Izaerako Ondasun Higiezinezko Zergan alta emanda izatearen justifikatzaileak (baldin badagokio).
-Obra berriaren aitorpen eskritura (baldin badagokio).

Pertsona: Miren Aldasoro (Udal Arkitekto Teknikoa)
Telefonoa: 943 08 80 80
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.