Tipologiak: Egoitzakoa. Etxea. Apaizetxea
Periodo orokorra: Aro Modernoa
Mendea: XVII
Estiloa: Barrokoa
Babes-maila: Sailkatuta. Bitartekoa
Azken buletina: EHAA 1994-11-29

Apaiz egoitza, arkitektonikoki Lazkaoko garrantzitsuena den plazan dago. Eraikinaren oinplanoa laukia da. Beheko solairuaz gain, lehenengo solairua eta ganbara dauzka, lau isurialdeko teilatupean. Fatxada nagusia harlangaitz luzituz egina dago nagusiki, eta harlanak, bereizketa lerroetan, ertzetan eta baoen inguruan erabili dira. Solairuak platabanda bidez bereizten dira eta platabanden inguruan halaber, belarritxodun baoak daude. Solairu bakoitzean hiru bao daude simetrikoki jarriak eta ardatzean antolatuta. Beheko eta lehenengo solairuko muturretan daudenak leiho gisa egin dira, eta ganbarakoa leihatila moduan. Erdiko ardatza nobleagoa da eta tatxoiz hornituta dago. Lehenengo solairuan, kareldun balkoia du, ganbaran, berriz, leihatila. Eraikinaren teilatu-hegala zurezkoa eta xumea da, erlaitzik gabea. Ezkerreko fatxadan tarteko eraikina da. Hor ganbarako aldea besterik ez da geratzen libre, harlangaitza agerian utziz. Eskuineko fatxada luzituta dago eta mahats-parrak estaltzen du. Bao interesgarri pare bat daude, gainerakoak, gerora ireki dira. Eraikinaren konposizioa eta proportzioak dotoreak dira, plazako zuhaitzek ere inpresio hori areagotzen laguntzen dute.

casacural.jpg

contentmap_plugin