Tipologiak: Egoitzakoa. Etxea
Periodo orokorra: Aro Modernoa
Mendea: XVIII
Babes-maila: Sailkatuta. Bitartekoa
Azken buletina: EHAA 1994-11-29

Ezkerraldean tartekoa den eraikina da, eta laukizuzen itxurako oinplanoa du. Bi isurialdeko teilatua du eta teilatu horren gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Beheko solairuaz gain, bi solairu gehiago eta ganbara dauzka. Fatxada nagusia ongi bereizitako bi zatitan banatzen da, bi etxebizitza direla esan daiteke. Teilatu-hegal eta fatxada bera dute, lehenengo solairutik aurrera laukizuzena bilakatzen da. Ezkerraldeko etxebizitzako beheko solairuak, harlangaitza bistan du, ertzetan eta sarbide inguruetan, berriz, harlandua. Lehenengo solairuan adreilua eta zurezko bilbadura ederra ikus daiteke. Baoek ez dituzte ardatz zehatzegiak osatzen. Sarbide dinteldua dauka, tatxoiz hornitutako atea beheko solairuan, horrez gain, garaje edo denda baterako ireki berria den bao handia du. Lehen eta bigarren solairuetan kareldun balkoi hegalduak daude. Ganbaran, bi leihatila etzan daude. Eskuineko eraikinak harlangaitza bistan du, harlanduak dauzka ertzetan eta guneen inguruetan. Ganbarako guneen ertzak, berriz, zurez eginda daude. Solairu bakoitzean bi bao daude ardatzean ongi kokatuta. Beheko solairuan bi sarbide daude, baina aldaketa handiak jasan dituzte, denda edo garaje moduko bao handia izateko moldatuak izan baitira. Lehenengo solairuan bi leihotxo eta burdinazko karela duen balkoi bat ageri dira. Bigarren solairuan, bi leiho berri ikus daitezke eta ganbaran, bi leihatila etzan dira fatxada osatzen dutenak. Eskuineko fatxada, fatxada nagusia bezala, errekara begira dago. Beheko solairuan balkoi jarrai eta hegaldua dago erreka gainean, fatxadaren zabalera guztian zehar. Lehenengo solairuan hiru leiho txiki daude eta bigarrenean, adreiluz egindako erdi puntuko arkua azpimarra daiteke. Baoak nahiko modu erregularrean antolatuta daude, nahiz eta ardatzik ez osatu. Herri arkitekturako adibide interesgarria da. Aldaketak jasan dituen arren, oinarrian, jatorrizko ezaugarriak mantentzen ditu.

casacural.jpg

contentmap_plugin