Tipologiak: Erlijiosoa edota Hiletakoa. Komentua
Periodo orokorra: Aro Modernoa
Mendea: XVII
Estiloa: Barrokoa
Babes-maila: Sailkatuta. Berezia
Azken buletina: EHAA 1994-11-29

Beneditarren monasterioa Lazkaotarren jauregiaren aldamenean dago. XVII. mendearen erdian fundatu zuen Lazkaoko Mariak. Fatxada nagusia hiru zatitan banatua dago erretaula moduan. Erdiko zatia albokoetatik banandua dago luzera guztian zeharkatzen duten bi pilastren bidez. Alboetako zatiak, baxuagoak, lerro oker baten bidez erdikoari lotuak daude eta barroko zaporeko bolen bidez errematatuak daude. Horizontalki frontoi batez errematatutako bi atal ikus daitezke. Lehen atalean sarrerako hutsunea ageri da puntu erdiko arku formarekin eta bi leiho lerro forma bereko arkuekin. Bigarren atalaren erdigunean Santa Teresaren irudia dago, forma biribilekoa, eta irudi hori bola bidez errematatutako janbak zeharkatzen dituen frontoi bihurriak errematatzen du. Hilobiaren gainean dagoen leiho dinteldunaren alboetan, harriz eginiko Lazkaotarren armarriak agertzen dira. Leinu honi dagozkion armarria agertzen da berriz ere frontoi honetan eta alboetan idulkien gaineko bolen bidez errematatua dago. Erpineko idulkian berriz gurutzea dauka, eta besteak bezala boluta barrokoz apaindua dago. Zati nagusietan erabilitako materiala harlandua da eta itxituretan adreilu gorria, barrokoari zegokion kolore kontrastea lortuz. Barnealdean oinplanoa latindar gurutzekoa da eta garaiera desberdineko 3 nabe ditu kanpoaldean ikus daitekenez. Gurutzaduran ganga dauka eta koru garaia oinetan. Barneko egitura guztia kanpoaldean islatzen da profil mugitua eratuz.Monasterioak klaustro txiki bat dauka. Klaustro horrek lur berria dauka galerietan eta harriz eginiko jatorrizko lurra patioan; patioaren erdigunean jatorrizko ur putzua dago. Lehen solairura arte harriz eraikia dago eta bigarrena berriz adreiluz, honela eraikin guztia bereizten duen apaindura koloretsua jarraituz.Gaur egun saretaz itxia dago, eta hiru aldeak errematatzen dituzten harrizko mentsulak oraindik ere gordetzen dira. Kapitulu gela modernoa da eta gaur egun bertan meza ematen da egunero. Jangela ere modernoa da eta estalkian biga modernooak ditu gaur egun. Lazkanotarren antzinako etxe bateko bi harrizko arku gordetzen dira baratzean; arku horiek etxe hartako hirugarren solairuko leiho nagusietakoak ziren. Egitura guztia, bai elizakoa eta baita monasterioko gainerako zati guztiena ere kanpoan islatzen da teilatu konjuntu mugitua osatuz.

casacural.jpg

contentmap_plugin