Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan bigarren zozketa egin da. Hiru ebokk zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Edi Fernandez Lopez
  • Jesus Blazquez Tiemblo
  • June Urkola Lazkano

Nagore Izagirre, Ainitze Korta eta Josu Sarriegi LazkaOn elkarteko ordezkariek banatu dituzte sariak.

Asteburu honetan hasiko da zine denboraldia Lazkaon, Areria aretoan. Ohi bezala haurrentzako eta helduentzako saioak eskainiko dira aurten ere. Larunbat eta igande arratsaldetan haurrei zuzendutako film bat ikusi ahalko da, eta larunbat, igande eta astelehenetan helduentzako bat. Ikusleen Eguna astelehenetan izaten jarraituko du, eta zine denboraldia ekainera arte luzatuko da aurten ere.

Lazkaoko Udalak banatu berri du herriko etxebizitza guztietara udazkeneko agenda. Kultur, kirol eta gizarte arloko ekintzak biltzen dira bertan, udalak herriko hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean antolatu dituenak. Urritik abendura bitartean, ugariak izango dira herrian egingo diren ekintzak. Udal ordezkariek eta herriko hainbat eragilek aurkeztu dute udazkeneko agenda.

Martxan da Pausoka egitasmoa, adinekoek lagun artean paseora irtetzea helburu duena. Ohiko erabiltzaileekin batera, Txindoki egoitzako erabiltzaileek ere parte hartu dute gaurko txangoan.

San Migel eguna eta jubilatuen eguna iruditan:

Lazkaoko Udalak elkartasuna adierazi dio Catalunya-ko herriari adierazpen instituzional baten bidez. Adierazpenean honako lau puntuak jasotzen dira:

Europan ospatzen den Kirolaren Astearekin bat egingo du aurten Lazkaoko Udalak, eta bihar, irailak 30, hasi eta urriaren 10era hainbat ekintza antolatu dira, kirol minoritarioei garrantzia eman eta kirolak osasunarekin duen lotura azaleratzeko.

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan egin da lehen zozketa. Zine denboraldirako hiru bono zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Eneko Aldasoro Berakoetxea
  • Ane Carrion Agirre
  • Mª Karmen Baztarrika Urbiztondo

Ostiralean, San Migel eguna, Lazkaon egingo den herri afarirako txartelak asteazkenean, irailak 27, eskuratu ahalko dira, udaletxean, 09:00etan hasi eta amaitu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira.

Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Asteburu honetan jarraituko dute sanmigeletako festen inguruko ekintzek Lazkaon. Larunbatean Jundajo txarangak eta Oin Arinek saioa egingo dute goizean eta arratsaldean egingo da sagardo festa. Igandean, berriz, Basherri Eguna izango da.

Lazkaoko Udalak, LazkaOn Merkataritza Elkartearekin elkarlanean, “Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon” kanpaina jarri du martxan, bigarren urtez. Kanpaina honetan, herriko 52 merkatarik eta 27 ostalarik parte hartuko dute.

Beste urte batez Lazkaoko Udalak bat egingo du Nazioarteko Mugikortasun Astearekin. Irailaren 18tik 22ra hainbat ekintza antolatu dira herrian eta herritarren artean mugikortasuna bultzatzeko.

Lazkaoko Udalak prestatu du kultura ikastaroen eskaintza 2017-2018 denboraldirako: yoga, aretoko dantzak, sevillanak, orratz lanak, makinaz josten ikasteko ikastaroa eta robotika ikastaroa egiteko aukera egongo da.

Lazkaoko Udalak prestatu du 2017-2018 denboraldirako kirol eskaintza. Aurten, gainera, aurreratu egingo da ikastaroen hasiera eguna. Orain arte, urrian hasten baziren ikastaroak, aurten irailaren 18ra aurreratu dira. Haurrentzako ikastaroak urrian hasiko dira: funkya, gimnasia erritmikoa eta igeriketa.

Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak martxan daude. Oinezkoei lehentasuna ematea eta kaleari izaera urbanoagoa ematea dira lanen helburuak, eta horretarako oinezkoen bideak egokituko dira. Behin lanak amaituta, Ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetuko da.

Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua igande honetan itxiko da, udako denboraldiari amaiera emanez. Ekainaren 10az geroztik daude irekita, eta hiru hilabete hauetan hainbat ekintza egin dira beretan. Datorren urteko ekainean irekiko dira berriz igerilekuak eta belardia eta solariuma.

Urrian jarriko da berriz martxan Pausoka egitasmoa, Lazkaoko Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione, Azki eta Nagusilan elkarteek, San Benito ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak bultzatuta. Adinekoei zuzendutako egitasmoa da, beste herritar batzuekin elkartu eta elkarrekin kirola eginez osasuna hobetzea helburu duena.

Ziklomotorrei IAT-a pasatzeko hurrengo eguna irailaren 14an izango da. IAT-a Beasainen eguneratu beharko dute lazkaotarrek, udaletxe ondoan egokitutako lokalean.

Uztaila eta abuztua oso oparoak izan dira aurten ere turismoari dagokionez. Goitur Goierriko Turismo Agentziak eman dituen datuen arabera, gora egin du bisitari kopuruak, eta iaz lortutako errekorra gainditu egin da aurten.

Ur jolas arkeologikoak egingo dira abuztuaren 5ean Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekuan. Hondoratutako itsasontzi baten aztarnak irudikatuko dituzte, eta haurrak itsasontzi horren arrastoen artean murgildu ahal izango dira. Jolas honen bidez, ur azpian aritzen diren arkeologoen lana ezagutu ahal izango dute gaztetxoek. Buzeatuz itsasontzian gordetzen diren altxorrak bilatu beharko dituzte.