Asteburuan hasiko da zine denboraldia Arerian 04 Iraila 2018

Udako geldialdiaren ondoren, asteburu honetan hasiko da berriz ere zine denboraldia Lazkaoko Areria aretoan.

Aparkalekuak Gurutzeko festetan 04 Iraila 2018

Asteburu honetan ospatuko dira Gurutze auzoko festak, eta hori dela-eta, hainbat aparkaleku libre uztea beharrezkoa da.

Traktoreen eta gurdien azterketa teknikoa 04 Iraila 2018

Traktoreen eta gurdien azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da irailaren 13an, ostegunean.

Huarteko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea gaur 29 Abuztua 2018

Huarteko (Nafarroa) erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, Lazkaoko Plazan.

Kiroldegiko ordutegia abuztuan 02 Abuztua 2018

Joxemiel Barandiaran kiroldegia honako ordutegian egongo da irekita abuztuan zehar:

  • Astelehenetik larunbatera: 09:00etatik 20:30era
  • Igande eta jai egunetan: 11:00etatik 20:30era
Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen inguruko azterketa egin da 23 Uztaila 2018

Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen inguruko azterketa egin da, sektoreak 2015etik egin duen lanaren analisia egiteko.

Osoko bilkura bihar 23 Uztaila 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Zerbitzuetako koordinatzaile plaza betetzeko deialdia 17 Uztaila 2018

Zerbitzuetako Koordinatzaile plaza bat jabegoan betetzeko txanda askeko lehiaketa-oposaketa egingo du Lazkaoko Udalak.

Administrari baten kontratazioa 12 Uztaila 2018

Lan pilaketa dela-eta, Lazkaoko Udalak administrari bat kontratatuko du sei hilabeterako. 

Lazkaoko Singular dendak 11 Uztaila 2018

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak bultzatutako Singular Dendak zigilua jaso dute Lazkaoko Koboloi eta Miszelania dendek.

Genero berdintasuna Lazkaoko liburutegian 06 Uztaila 2018

Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak beste ekintza bat jarri du martxan. Udal liburutegian genero berdintasuna lantzen duten edo gaiari buruz hausnarketa egiten duten liburuen zerrenda osatu du, eta herritarren eskura jarri du.

Energiaren Euskal Erakundeak Lazkaoko Udala saritu du 05 Uztaila 2018

Goierriko, Tolosaldeako eta Urola Garaiko udalak saritu ditu EEE-k, Euskal Trantsizio Energetikoarekin duten konpromisoagatik. Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere bereizgarria jaso du Lazkaoko udalak, eta konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bat ere bai.

Udako ordutegia udal eraikinetan 02 Uztaila 2018

Lazkaoko Udalak udako ordutegian lan egingo du uztailean eta abuztuan.

Ziklomotorren eta motozikleten azterketa teknikoa ostegunean 02 Uztaila 2018

Ziklomotorren eta motozikleten azterketa teknikoa Beasainen egin ahalko da ostegunean, irailak 6.

Piragua ikastaroa 28 Ekaina 2018

Udako kirol kanpainaren barruan antolatutako piragua ikastaroa datorren astean izango da, uztailaren 2tik 6ra.

Plazako aparkalekua itxita 28 Ekaina 2018

San Benito Ikastolako estalpearen egitura jartzeko lanak egingo dira datozen asteetan, eta, horrek, hainbat aldaketa ekarriko ditu plazako aparkalekuaren inguruan.

Osoko bilkura bihar, asteartea 25 Ekaina 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Asparrenako erailketa salatzeko elkarretaratzea gaur 22 Ekaina 2018

Asparrenan (Araba) gertatu den ustezko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, Lazkaoko plazan.

“Trans-formatzen” dokumentala Lazkaon 20 Ekaina 2018

“Trans-formatzen” dokumentala ikusi ahalko da Lazkaon, hilaren 27an. LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira antolatu du emanaldia udaleko Berdintasun Batzordeak. 19:00etan izango da, Arerian. Dokumentala euskaraz izango da, eta gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.

Indarkeria sexistaren aurkako protokoloarekin bat egin du udalak 19 Ekaina 2018

Indarkeria sexistaren aurkako erantzun publiko instituzionalerako udalerrientzako lehen protokoloa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Lazkaoko Udalak bat egin du protokoloarekin.

HHI-n izena emateko epea irekita dago 19 Ekaina 2018

Goierriko HHI Helduentzako Hezkuntza Iraunkorra programan izena emateko epea irekita dago ekainaren 29ra arte.