Igerileku estaligabeak igandean itxiko dira 04 Iraila 2019

Uda amaitzear da eta igande honetan, irailak 8, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerileku estaligabeen denboraldiari ere amaiera emango zaio.

Traktoreen eta remolkeen azterketa teknikoa 02 Iraila 2019

Traktoreen eta remolkeen azterketa teknikoa egin ahalko da Lazkaon irailaren 12an, osteguna.

Abuztuko ordutegia udaletxean eta kiroldegian 29 Uztaila 2019

Honako ordutegia izango dute udal eraikinek abuztuan zehar:

Udako kirol eta aisia kanpainak bihar amaituko dira 23 Uztaila 2019

Uztailaren lehenean hasita zeuden udako kirol eta aisia kanpainak bihar amaituko dira. Aisia zerbitzua ostiralean amaitu zen eta bihar, uztailak 24, amaituko da kirol kanpaina.

Udako zinearen bigarren saioa ostiralean 17 Uztaila 2019

Lazkaoko Udalak antolatutako udako zine emanaldien bigarren saioa ostiralean izango da.

Jokin Lasaren kantaldia ostegunean 16 Uztaila 2019

“Hamaika gezur" eta "Nire herria bezala" diskoak oinarri hartuta egingo da.

Rita antzezlana asteazkenean Lazkaon 15 Uztaila 2019

Aitziber Garmendiaren eta Joseba Apaolazaren antzezlana Arerian ikusi ahalko da, 22:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.

Uraren gaineko tasa 08 Uztaila 2019

2019 urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, uraren gaineko tasan 1. lauhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea uztailaren 10ean, asteazkena, amaitzen da.

Donosti Cup txapelketako hainbat partida Lazkaon jokatuko dira 04 Uztaila 2019

Guztira 27 partida jokatuko dira Hariztin. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean goizetik arratsaldera arte ikusi ahalko dira partidak, eta ostegunean goizez.

Lazkaoko Udaleko batzorde informatiboetan parte hartzeko izena eman daiteke 02 Uztaila 2019

Lazkaoko Udala osatzen duten zazpi batzordeetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.

Zazpi batzorde izango ditu Lazkaoko Udalak 28 Ekaina 2019

Udalak izango dituen batzorde informatiboak zein izango diren eta horietan presidenteak nor izango ziren erabaki du Lazkaoko Udalak osoko bilkuran.

Ez ohiko osoko bilkura bihar 26 Ekaina 2019

Lazkaoko Udalak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, osteguna, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Astelehenean hasiko dira aisialdi zerbitzua eta kirol ikastaroen kanpaina 21 Ekaina 2019

Astelehenean hasiko da Lazkaoko Udalak eskainitako aisialdi zerbitzua eta kirol ikastaroen kanpaina.

Uztaileko ordutegia udaletxean, kiroldegian eta liburutegian 20 Ekaina 2019

Honakoa izango da uztaileko ordutegia Lazkaoko udaletxean, liburutegian eta Joxemiel Barandiaran kiroldegian: 

San Joan bezpera Lazkaon 20 Ekaina 2019

San Joan bezpera ospatuko da igandean Lazkaoan.

Ondasun higiezinen gaineko zerga 19 Ekaina 2019

2019 urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea ekainaren 30ean amaitzen da.

Bihar izango da Pausokaren azken irteera 17 Ekaina 2019

Ikasturte amaierarekin batera, Pausoka egitasmoa ere amaierara iritsiko da, ikasturte honi dagokionez. Bihar, ekainak 18, izango da azken eguna.

Osatu da Lazkaoko Udal berria 15 Ekaina 2019

EAJko Kepa Zubiarrain izango da Lazkaoko Alkatea.

Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetzak berritzeko epea irekita dago 13 Ekaina 2019

Ekainaren 30a izango da kiroldegiko bazkidetzak egiteko edo berritzeko azken eguna.

Udal berria eratzeko ez ohiko osoko bilkura larunbatean 13 Ekaina 2019

Lazkaoko Udalak ez ohiko osoko bilkura egingo du larunbatean, ekainak 15, 10:30ean, udaletxeko areto nagusian.

Uraren gaineko tasa 10 Ekaina 2019

2019 urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, uraren gaineko tasan 1. lauhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea uztailaren 10ean amaitzen da.