LazkaOn elkarteak argazki lehiaketa antolatu du 08 Azaroa 2018

LazkaOn merkatari elkarteak argazki lehiaketa antolatu du, 2019ko egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko.

Zaborraren gaineko tasa 08 Azaroa 2018

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, zabor bilketaren gaineko tasan 2. sehilekoari dagokion ordainketa egiteko epea azaroaren 25ean amaitzen da.

Gabonetako aisia zerbitzuan izena emateko epea astelehenean irekiko da 08 Azaroa 2018

Lazkaoko Udalak Gabonetako oporretarako antolatzen duen aisia zerbitzuan izena emateko epea astelehenean, azaroak 12 irekiko da.

Zineko sarreren zozketaren irabazleak 06 Azaroa 2018

Lazkaoko Udalak urriko udal aldizkarian egin duen zinemarako sarreran zozketako irabazleak honakoak dira:

Lazkaoko Udala Euskaraldiarekin 31 Urria 2018

Lazkaoko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin.

Berritze lanak hilerrian 30 Urria 2018

Hilerriko kaperaren eta inguruko eraikinen konpontze lanak aurrera doaz.

Ekintzailetzari buruzko jardunaldia bihar da 29 Urria 2018

Bihar, asteartea, Lazkaoko udaletxean egingo da ekintzailetzari eta autoenpleguari buruzko jardunaldia, 09:30ean hasita.

Osoko bilkura bihar 29 Urria 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, urriak 30, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

'Lazkao Txiki Kontu Kantari'-ren bigarren saioa iruditan 29 Urria 2018

Lazkaoko Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak antolatutako 'Lazkao Txiki Kontu Kantari' egitasmoko bigarren saioa egin zen ostiralean, urriak 26.

Trafiko kanpaina egingo da aste honetan Lazkaon 28 Urria 2018

Urriaren 29tik aurrera trafiko eta ibilgailuen inguruko kanpaina egingo da, eta gehiegizko abiadurak neurtzeko radarra ere egongo da.

Hirigoien kaleko urbanizazio lanak 26 Urria 2018

Hirigoien kaleko 4 eta 10 atarien artean berurbanizazio lanak egiten ari dira, eta bidegorria plazara arte luzatuko da.

Zubiko ordutegia udal eraikinetan eta kiroldegian 25 Urria 2018

Honako ordutegian lan egingo da udal eraikinetan datorren asteko zubian:

Iruñako hilketa salatzeko elkarretaratzea gaur plazan 24 Urria 2018

Iruñeako ustezko indarkeria matxista erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur Lazkaon, 19:00etan, plazan.

Kamer Koris abesbatza entzutetsuaren kontzertua 23 Urria 2018

Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duen Kamer Koris abesbatza entzutetsuak saioa eskainiko du Lazkaon.

Udazkeneko musika zikloa Lazkaon 22 Urria 2018

Hiru kontzertuk osatuko dute udazkeneko musika zikloa: Kamer Koris gazte abesbatza, Zeria haur abesbatza eta Lazkaoko Kantaka eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzen emanaldiak.

'Lazkao Txiki Kontu Kantari'-ren lehen saioa iruditan 22 Urria 2018

Lazkaoko Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak antolatutako 'Lazkao Txiki Kontu Kantari' egitasmoko lehen saioa egin zen ostiralean, urriak 19.

Bihar hasiko da denboraldi berria Gaztelekuan 19 Urria 2018

Bihar, urriak 20, hasiko da Lazkaoko Gaztelekuan denboraldi berria. Urtero bezala, larunbatero eta igandero egongo da irekita, 16:00etatik 20:00etara.

Uraren gaineko tasa 18 Urria 2018

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, uraren gaineko tasan 2. hiruhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea azaroaren 10ean amaitzen da.

Lazkao Txiki Kontu Kantari kanpaina 15 Urria 2018

Tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta sustatzeko urtero egiten den udazkeneko kanpaina aurkeztu dute gaur udalak eta Lazkaon elkarteak.

Gurutzeko garajeen zozketa ostegunean da 15 Urria 2018

Gurutzeko garajeen zozketa ostegunean egingo du Murias enpresak. Zozketa udaletxean izango da, 19:00etan.

'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentalaren estreinaldia 11 Urria 2018

Aralarren geologia, ur sistema, fauna, flora, historiaurrea eta historia hurbila, balio inmateriala eta kudeaketa jasotzen du dokumentalak.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

30 Ira 2019 00:00 – 28 Urr 2019 23:30


19 Urr 2019 16:00 – 20:00

19 Urr 2019 17:00 – 20 Urr 2019 17:00

19 Urr 2019 19:30 – 21 Urr 2019 22:00