Kirola eta Gazteria

Kontzeptua eta prozedura
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian kirol ikastaro aukera zabala eskeintzen da. Orohar honako ikastaro hauek eskeintzen dira: Igeri ikastaroak haur eta helduentzat , igeriketa terapeutikoa, haurtxoen igeriketa, haurdunaldikoen igeria, igeriketa zuzendua edo errendimendukoa, aerofita, soinketa, adinekoen soinketa, gap, pilates, ziklo indoor, zumba, bodytraining eta gimnasia erritmika eta fanky ikastaroak gaztetxoentzako.

Uda partean Udako Kirol Kanpaina osatzen da, herritarrontzat urtean zehar ohiko ez diren ikastaro eskeintzaz osaturik.(piraguismoa, igeriketa, irristaketa, pelota, mendiko bizikleta, eskalada, aerobika, tenisa, arku tiraketa;triatloa, skate...)

Ordutegi, tarifa, ikastaro desberdinak eta informazio gehiagorako klikatu ezazu hemen: kirol ikastaroak 2019-2020.

Parte hartu nahi izan ezkero ikastaroetako izenemateko orria bete ezazu eta kiroldegian entregatu ezazu.

Pertsona: Jokin Izagirre Alustiza
Telefonoa: 943 08 51 93
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.