• Merkataritzarako, ostalaritzarako eta zerbitzuetarako laguntza ekonomikoek, kasu batzuetan, aurreko urteetan eskainitakoak hirukoiztuko dituzte. 
  • Laguntza horietarako eskabideak 2024ko abenduaren 31ra arte egongo dira irekita, eta urte bereko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuak ordainduko dira.

Herriko ekonomia indartzeko eta langabezia tasa murrizteko helburuarekin, Lazkaoko Udalak hainbat neurri eta laguntza ekonomiko iragarri ditu herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bultzatzeko.

2014ko otsailean %7,2ko langabezia-tasa izan arren, Euskadiko (%10,10) eta Goierriko (%7,5) batez bestekoaren azpitik, Udalak zifra hori murrizteko konpromisoa hartu du, arreta berezia jarriz emakumeen langabezia-tasan, gaur egun %9,18 baita.

Horretarako, alde batetik, merkataritzarako, ostalaritzarako eta zerbitzuetarako laguntza ekonomikoen lerro batzuk irekiko dira, eta, kasu batzuetan, aurreko urteetan eskainitakoak hirukoiztuko dituzte. Laguntza hauek deskribatutako jardueren baitan Lazkaon erregistratzen diren guztiei eskainiko zaizkie, baita beren lokalen irisgarritasun unibertsala hobetzeko modernizazio edo egokitzapen lanak egin behar dituztenei ere. 

Saltokiek ere dirulaguntza jaso ahal izango dute errotuluak euskaraz ipintzeko eta TicketBai-ren software-a euskaraz jartzeko. Hori guztia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko kanpainak mantenduz, hala nola merkataritza-bonuak, aspaldidanik eskaintzen direnak, eta kanpaina berria, apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoen ondorioz maiatzera atzeratu dena.

Ekimen honen helburua ez da negozio berriak erakartzea eta daudenak babestea bakarrik, baita irisgarritasuna sustatzea, euskararen erabilera eta Lazkaoko bizitasun ekonomikoari eta enplegu aukerei eustea ere.

Laguntza horietarako eskabideak 2024ko abenduaren 31ra arte egongo dira irekita, eta urte bereko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuak ordainduko dira. Kasu hauetakoren batean interesa duten pertsonak animatzen dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoarekin harremanetan jar daitezen, edo zuzenean Josetxo Sesé zinegotziarekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.