MaizpideHelbidea:
Telefonoa: 943 88 92 31
Faxa:
E-maila:
Eskeintzen diren zerbitzuak:
Lazkao herriak, nonahi, aipatu hutsarekin, asko eta askori euskara ikasteko gunea gogorarazten dio. Euskararen berreskuratzeko langintzan, ondo merezi izandako izen ona du Lazkaok Euskal Herri osoan eta, haratago joanda, mundu zabaleko hainbat eta hainbat bazterretan, urteetako ahaleginaren fruitu, herritarren borondate onaren eta euskaltasunaren truke, berezko nortasuna duen eta euskaraz bizitzeko irrikan dagoen herri baten ahalegina... horren guztiaren ondorio eta emaitza da MAIZPIDE euskaltegia.

1988ko apirilean estreinatu edo inauguratu zen Maizpide, baina historiaurrea kontuan hartu gabe ez dago Maizpide ulertzerik, beraz, 60ko hamarkadara gutxienez jo behar da, orduan agertu baitziren alfabetatzearen lehen zantzuak Lazkaoko Aita Beneditarren inguruan. Horrek, dudarik gabe, eman zuen fruitu ugari. Hala, 1975eko uztailean, I. Udako Euskal Ikastaroa antolatu zen, eta 1977an Goiherriko Euskal Eskola sortu zen, Goierri osoan alfabetatze-euskalduntzea koordinatuko zuen eskola. Piskanaka-piskanaka, haziz eta hedatuz joan zen, eta horrela, eta ez gauetik goizera, zerbitzuz eta baliabidez, giza baliabidez nahiz baliabide teknikoz, ondo hornitutako MAIZPIDE euskaltegia sortu eta eraiki zen.

Hona hemen, labur-labur, MAIZPIDE euskaltegiak eskaintzen dituen zerbitzuak:
-Ordukako ikastaroak: Astean 8 edo 10 orduko ikastaroak. Lazkaotarrentzat bereziki, eta inguruko herrietako edozeinentzat euskara-ikastaroak. Ezaugarri nagusia lekuan lekuko beharretara eta pertsona bakoitzari egokitutako metodologia du MAIZPIDE euskaltegiak.
-Barnetegia: 82-83 ikasturteaz geroztik, etenik gabe, uda eta negu, hilabeteko ikastaro trinkoak ematen ari gara Lazkaon. Gaur euskaldundu diren milaka hiritarren berme-agiria dugu beraz.
-Enpresen euskalduntzea: Goierri inguruan lan-mundura euskara zabaldu beharra ez da oraingo kezka. Urte asko dira, plan zehatzik gabe hasi baziren ere, lantegi batzuk langileentzat euskara-ikastaroak eskaintzen hasi zirela. Orduan han ginen bezala, gaur ere hainbat lantegitan euskara-klaseak ematen jarraitzen dugu, euskara-planen zerbitzura: CAFen, AMPOn, IRIZARen, etab.
-Sakontze-ikastaroak: Kalitatea hain garrantzitsu bihurtu den honetan, hizkuntza-txukuntasunarekiko, zuzentasunarekiko eta jatortasunarekiko konpromisoa hartzen jende asko ari da. Eta hizkuntza-kalitatea hobetzeko laguntza bikaina eskaintzen du MAIZPIDEk, eskatutako guztiei emandako sakontze-ikastaroei nahiz unean uneko kontsultei berehala erantzunez.
-Autoikaskuntza: Teknologia berrien ekarpenei muzin egin gabe, aitzitik, haien martxara hurbilduz, gaur egun bakarka ikasteko aukera eskaintzen du MAIZPIDEk. Beti ere, jakin ezazu, hizkuntza ikasteko biderik onena talde batean sartzea duzula, baina ezin baduzu, guk jarriko dizugu ikasteko bidea eta guk hurbilduko zaitugu zure moduko talde batera.

contentmap_plugin

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

30 Ira 2019 00:00 – 28 Urr 2019 23:30


19 Urr 2019 16:00 – 20:00

19 Urr 2019 17:00 – 20 Urr 2019 17:00

19 Urr 2019 19:30 – 21 Urr 2019 22:00