1. Artikulua.– Gaueko ordutegian zirkulatzeko askatasuna mugatzea.

1.– Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak adierazitako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 23:00ak izango da, eta muga horren amaiera-ordua 06:00ak.

2.– Aurreko puntuan ezarritako ordutegian, pertsonek erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik zirkulatu ahal izango dute soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko:

Eusko Jaurlaritzarko Osasun Sailaren aginduak honakoa dio, zeina Lazkaon aplikatzen den:

1.– Gomendio orokorrak.

1.1.– Agindu honen I. eranskinean jasotako udalerri edo oinarrizko osasun-eremuetatik ez irtetea eta horietara ez sartzea, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateagatik egiten diren joan-etorrietan, eta baita lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendeko pertsonak zaintzeagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik egiten diren joan-etorrietan ere.

  • Osasun Sailak, Covid-19 kasuen bilakaeraren aurrean udalekuak ixteko eskaera luzatu zuen atzo, uztailak 18. Lazkaon, eskaera horri jarraiki, astelehen honetatik aurrera, uztailak 20, ez da zerbitzu hori eskainiko. Beste hainbat neurri ere hartu ditu Udalak koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko.

  • Ostalariekin bilera bat burutu ostean, tabernak ixteko ordutegi-muga goizeko 2:00etan ezarri da. Terrazen ordutegi muga honakoa da: aste barruan 23:00ak arte, eta ostiral eta larunbatean 00:00ak arte. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrola areagotuko dute kalean.

  • Osasun Sailak 2020ko ekainaren 18ko Aginduan adierazitako prebentzio-neurriak: Gutxienez 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, maskararen erabilera, eta eskuak maiz garbitzea eta arnas higienea.