• Egunero goizeko 10:00etan batuko dira batzordea osatzen duten ordezkari tekniko eta politikoak Koronabirusak herri eta lurralde mailan duen eboluzioa aztertu eta neurriak kudeatzeko.

  • Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia, Gerriko Ikerlan Bekaren ebazpena, VII. Goierri Rallysprinta eta zinea, atzeratuta.

Lazkaoko Udalak, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak koronabirusa (COVID-19) ekidin eta bere hedapena prebenitzeko gomendioak aplikatzeko eskaera luzatzen die herritarrei. Honakoak dira gomendioak:

Pausoka egitasmoaren ikasturte honetako azken irteeta datorren asteartean izango da, ekainak 20. Ikasturteari amaiera emateko, gainera, ekintza berezia antolatu da: Beneditarren egoitzara bisita egingo dute asteartean. Orain arte Pausoka egitasmoan parte hartu dutenei zuzenduta egongo da ekintza. Bisitan parte hartzeko ostirala, ekainak 16, baino lehen eman behar da izena udaletxean, harreran.

Inauteriak direla eta herriko ikasleek jai dutenez, datorren asteartean, otsailak 28, ez da Pausoka egitasmorik egongo. Oinez ibiltzeak eta kirola egiteak osasunerako dituen abantailak kontuan hartuta Lazkaon jarritako egitasmoa da Pausoka, lagunartean kirola egitera bultzatzen duena. Asteartero herriko plazan elkartzen dira parte hartzaileak, 10:30ean, eta herrian zehar ibilbidea egiten dute. San Benito Ikastolak, Orobione jubilatuen elkarteak, Osakidetzak eta gerontologikoak bultzatutako egitasmoa da.