Lazkaoko hainbat merkatari Gipuzkoako Merkataritza Federazioak bultzatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Singular Dendak egitasmoan ari dira parte hartzen, izen bereko zigilua lortzeko helburuarekin. Zigilua lortzeko, pertsonetan oinarritutako hobekuntza-prozesuko fase guztietatik pasa beharko dira dendariak.

Taldeko formakuntza fasearen barruan hainbat saio egongo dira Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko merkatarientzat eta horietako bat Lazkaoko udaletxean egingo da. “Bezeroekin lotura emozionala sortuz: balore proposamen bat” izan da saioaren gaia.