Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko urteko bazkidetzak berritzeko edo aldaketak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da. Hala, bazkidetza motan aldaketaren bat egin nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo baja eman nahi dutenek hilaren amaiera arteko epea izango dute.

Urteko bazkidetza helbideratuta dutenei uztailaren 1ean kobratuko zaie. Helbideratuta ez dutenek, berriz, uztailaren 1era arteko epea izango dute ordainketa egiteko. Ordainketa egiterakoan, kontzeptuan kiroldegiko bazkidetza dela adierazi behar da, eta ondoren, agiria kiroldegira eraman behar da.

Honakoak dira Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetzak:

KIROLDEGI OSOKO BAZKIDETZA:

  • Banakako heldua: udakoa 99,20 euro eta urtekoa 114,35 euro
  • Banakako gaztea: udakoa 49,60 euro eta urtekoa 77,80 euro
  • Banakako jubilatu-pentsionista: udakoa 74,55 euro eta urtekoa 107,55 euro
  • Familiarra: udakoa 151 euro eta urtekoa 221,80 euro
  • Jubilatu-pentsionista familiarra: udakoa 108,770 euro eta urtekoa 157,45 euro

 KIROLDEGIKO BAZKIDETZA:

  • Banakako heldua: Hiru hilabetekoa 55,25 euro, sei hilabetekoa 82,60 euro eta urtekoa 110,15 euro.
  • Banakako gaztea: Hiru hilabetekoa 27,50 euro, sei hilabetekoa 41,40 euro eta urtekoa 55,25 euro.
  • Banakako jubilatu-pentsionista: Hiru hilabetekoa 41,40 euro, sei hilabetekoa 62,10 euro eta urtekoa 82,70 euro.
  • Familiarra: Hiru hilabetekoa 80,65 euro, sei hilabetekoa 121,10 euro eta urtekoa 161,50 euro.
  • Jubilatu-pentsionista familiarra: Hiru hilabetekoa 60,30 euro, sei hilabetekoa 90,80 euro eta urtekoa 121 euro.

IGERILEKUKO BAZKIDETZA:

  • Banakako heldua: Hiru hilabetekoa 44 euro, sei hilabetekoa 66,25 euro eta urtekoa 88,20 euro.
  • Banakako gaztea: Hiru hilabetekoa 22 euro, sei hilabetekoa 33,20 euro eta urtekoa 44,15 euro.
  • Banakako jubilatu-pentsionista: Hiru hilabetekoa 33,20 euro, sei hilabetekoa 49 euro eta urtekoa 66,25 euro.
  • Familiarra: Hiru hilabetekoa 64,40 euro, sei hilabetekoa 99,40 euro eta urtekoa 132,55 euro.
  • Jubilatu-pentsionista familiarra: Hiru hilabetekoa 49,80 euro, sei hilabetekoa 74,50 euro eta urtekoa 99,25 euro.