Ekainaren 2an estreinatuko dute "Nur eta herensugearen tenplua" pelikula Euskal Herriko hiriburuetako zinemetan. Lazkao ere estreinaldien artean egongo da, eta ekainaren 3an (larunbata) eta 4an (igandean) ikusi ahal izango da pelikula Arerian.

Toti Martinez de Lezea idazlearen liburuan oinarritutako pelikula da, eta Nur-en historia kontatzen da pelikulan. Gurasoekin batera Txinara joan da bizitzera Nur, eta bertan egindako lagunekin bere urtebetetze eguna ospatzen ari dela Guo Guo laguna desagertu egingo da. Laguna bilatzeko abentura kontatzen da pelikulan.

Lotura Films ekoiztetxeak azaldu duenez, kontakizun erreala da, eta Txinako sinesmenetan agertzen diren dragoiak eta Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak nahasten dira. Orain gutxi zen den Juanba Berasategik zuzendu du pelikula, gidoia Eneko Olasagastirena da eta musika Joserra Senperenak egin du.

 

  • "Nur eta herensugearen tenplua" pelikularen estreinaldia.
  • Lazkaoko Areria aretoan
  • Ekainak 3, larunbata: 17:00
  • Ekainak 4, igandea: 16:30