Lazkaoko Udalak, LazkaOn merkataritza elkartearekin eta Kontsumobiderekin elkarlanean, kontsumoari buruzko ikastaroa antolatu du bai herritar kontsumitzaileentzat eta baita herrian negozio bat duten edozeinentzat ere, egokia ikusten baita salerosketa batean parte hartzen duten bi aldeek ezagutza bat edukitzea.

Bakoitza zein araudik babesten duen ikasi ahalko da ikastaroan. Horrez gain, kontsumo gatazka zer den eta nola aurreikusi eta konpondu daitezkeen erakutsiko dute Kontsumobideko profesionales. Kontsumoko Arbitraje Sistema zertan datzan ere azalduko dute, eta arazorik balego nora jo behar duten ere bai.

Ikastaroa maiatzaren 30ean izango da, 15:00etan, udaletxean, eta ordu eta erdiko iraunpena izango du. Ikastaroan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, maiatzaren 23a baino lehen, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera email bat bidalita edo 943 08 80 80 telefonora deituz.