Goazen ikuskizunak izan duen arrakasta ikusita, eta jende asko sarrerarik gabe geratu dela jakinda, Goazen taldeko aktoreek beste bi emanaldi egingo dituzte Lazkaon. Ostegunean, otsailak 9, izango dira. Lehen ikuskizuna 18:00etan izango da eta bigarrena 20:00etan. Osteguneko ikuskizunetarako sarrerak bihar, ostirala (otsailak 3) jarriko dira salgai, Areria aretoan, 17:30etik 20:00etara bitartean. 

Bihar sarrera guztiak salduko ez balira, berriro erosi ahal izango dira astelehenean (otsailak 6), Areria aretoan, 17:30etik 20:00etara bitartean. Ostiraleko saioetarako bezala, osteguneko saioetarako ere pertsonako gehienez 4 sarrera erosi ahal izango dira, bakoitza 10 euroan.