ZIKLOMOTORREN ETA MOTOZIKLETEN AZTERKETA TEKNIKOA.

 

Ziklomotorrek eta motozikletek irailaren 15ean, 8:45etatik 13:00etara, Beasaingo Kale Nagusiko 9an, atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean azterketa teknikoa pasatzeko aukera izango dute.

Aldez aurretik aurre-txanda eskatu beharko da, Irungo IAT bulegoko telefono honetara deituz 943-626300.

Aurkeztu behar den dokumentazioa hau da:

- Zirkulazio baimena.
- Azterketa teknikoaren txartela.
- Aseguruaren ordain-agiria.