• Udalak adierazi du horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean eta bizikidetza oztopatzen dutela, eta nabarmendu du horiek bizikidetzarako bide baketsuen eraikuntzatik urrun geratzen direla.

Lazkaoko Udalak herrian agertutako pintadak gaitzetsi ditu eta elkartasuna adierazi die "erasotutako alderdiari eta hura ordezkatzen duten pertsonei". ‘EH Bildu faxista’ irakur daitekeen hainbat pintada agertu dira herriko hainbat txokotan. Udalak horiek kentzeko prozedura jarri du abian.

Udalak adierazi du horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean eta bizikidetza oztopatzen dutela, eta nabarmendu du horiek bizikidetzarako bide baketsuen eraikuntzatik urrun geratzen direla.

Horri dagokionez, Udalak etorkizunari begira eraiki nahi dugun udalerri motari buruz hausnartzeko eskatzen du, eta beste behin ere errespetua eskatzen du herritar ororekiko eta guztiona dena babestu eta zaintzeko.

1 23