• Ikasturte osokoak izango dira ikastaroak, urrian hasi eta ekainean amaituko dira.
  • Artea eta emozioak, josketa eta yoga ikastaroak antolatu dira oraingoz; gainerakoak covid-19ak sortutako egoeraren bilakaeraren arabera egituratuko dira etorkizunean.

Lazkaoko Udalak 2020-2021 ikasturterako kultur ikastaroak antolatu ditu urtero lez. Aurten eskaintza murritzagoa da bizi dugun egoeragatik, baina ikastaro guztiak emateko aukerak aztertzen ari da Udala.

Oraingoz artea eta emozioak, josketa eta yoga ikastaroak emango dira, eta ikasturte osoan zehar iraungo dute, urritik ekainera. Aretoko dantzak, robotika eta gainerako ikastaroak ez dira antolatu oraindik koronabirusa dela-eta, baina egoerak hobera egiten duen heinean jarriko dira martxan.

Yoga ikastaroak Orobione etxean emango dira astelehen arratsaldez, astearte goizez eta ostegun goizetan, eta ordu eta erdiko saioak izango dira. Josketa ikastaroa ostiral arratsaldetan izango da, 17:30etatik 19:30etara, Orobione etxean. Artea eta emozioak ikastaroa, berriz, arratsaldeetan izango da Aresoko etxean, baina egunak eta ordutegia oraindik zehazteko dago, taldearen arabera.

Izen ematea irail osoan zehar egin daiteke, bulego orduetan udaletxean bertan. Taldeak gutxieneko ikasle kopurua izan beharko du lekuaren arabera, koronabirusagatik segurtasun neurriak bermatzeko.

Annual Multicultural Film Festival