• Arratsaldeko 19:00etan izango da kultur etxean. Udalak interesa duen herritar oro parte hartzera gonbidatzen du.

Lazkaoko udalak, herriko eragile desberdinekin batera, joan den irailaren 9an Kultur Etxean Euskaraldiaren aukezpen ekitaldia egin zuen eta aurtengo edizioaren prestaketa-lanak jarri zituen abian. Aurten Covid-19aren eraginpean gauzatuko da Euskaraldiaren 2. edizioa.

Bigarren bilera, datorren asteazkenean, hilak 16, arratsaldeko 19:00etan izango da kultur etxean. Udalak interesa duen herritar oro parte hartzera gonbidatzen du.