• Helbideratu gabeak ohiko finantza entitateetan ordaindu daitezke erreziboarekin, edo Udalean ere txartelarekin, eta helbideratuak irailaren 15ean bankuetako kontuetatik zordunduko zaie zergadunei.

Datorren irailaren 15ean amaituko da Hirilurreko eta Landalurreko OHGZ zergaren ordainketa epea.

Ordainketa bideak honakoak dira:

• Helbideratu gabeak: ohiko finantza entitateetan erreziboarekin, edo Udalean ere txartelarekin.
• Helbideratuak: irailaren 15ean bankuetako kontuetatik zordunduko zaie zergadunei.

Edozein zalantza argitzeko Udalarekin harremanetan jarri 943 08 80 80 telefono zenbakian, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota era presentzialean Udalean bertan.

Lazkao