• Ordutegi berria astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara izango da, liburutegiko berbera. Arduradun bat egongo da sarrera-irteeren kontrola eraman eta desinfekzio lanak burutzeko.

Lazkaoko Udalak Ikasgela zabaldu berri du, Covid-19ak eragindako konfinamendu garaitik, martxoaren 14az geroztik, itxita egon ostean.

Aldaketak jasango ditu ordea zerbitzuak egoerari erantzun ahal izateko: ordutegia murriztu da kudeaketa-kontrola burutzeko eta aforoa %60koa izango da, %40 murriztu da segurtasun distantziak bermatu ahal izateko.

Ordutegi berria astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara izango da, liburutegiko berbera. Arduradun bat egongo da sarrera-irteeren kontrola eraman eta desinfekzio lanak burutzeko.

Higiene eta segurtasun neurri oro betetzea ezinbestekoa da: Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da; Gela sartzean, eskuak gel hidro-alkoholikoarekin garbitu eta musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da.

 

ikasgela