• Urte berezia ari da izaten 2020a covid-19aren ondorioz, eta igerilekuan ere nabarmena izan da hori: erabilera mugatua egon da, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak, igerilekua erabiltzeko eran ere nabaritu da ardura handiagoa eta erabiltzaile kopurua ere apalagoa izan da: 7.488 izan ditu igerilekuak, azken asteburuaren faltan.

Udako igerileku estali-gabeen denboraldia datorren igande honetan, irailak 6an amaituko da. Covid-19ak eraginda hainbat neurri hartu ziren denboraldiari hasera emateko: aforo-muga, sarrera eta irteeren kontrola eta prebentzio eta segurtasun neurrien aplikazioa.

Urte berezia ari da izaten 2020a covid-19aren ondorioz, eta igerilekuan ere nabarmena izan da hori: erabilera mugatua egon da, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak, igerilekua erabiltzeko eran ere nabaritu da ardura handiagoa eta erabiltzaile kopurua ere apalagoa izan da: 7.488 izan ditu igerilekuak, azken asteburuaren faltan.

Lazkaoko Udalak herritarrei eskertu nahi die igerilekuan hartutako neurri ororen aurrean izandako jarrera eredugarria.

 igerileku handia