Lazkaoko Udal Liburutegia itxita egongo da uztailaren 31n eta baita abuztuaren 3tik 31ra bitartean, udako oporrengatik.
Bestalde, irailetik aurrera aldaketak egongo dira ordutegian: lehen 16:30etatik 20:00etara egoten zen zabalik, baina, 2020ko irailetik aurrera, 16:00etatik 19:30etara irekiko da liburutegia, astelehenetik ostiralera.