• Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.

2020ko uztaileko ‘Lazkao’ aldizkaria argitaratu berri du Udalak. 19. alea da honakoa. Bertan honako gaiei buruz jarduten da 24 orritan zehar: koronabirusaren aurrean hartutako neurriak, herrian egindako obra eta aktuazio txikiak, haur eta gazteentzako aisia eskaintza, Lazkaoko San Prudentzio jai bereziak iruditan, Gurutze 1-2 eta Larreategiko lanak, Udalaren arreta telematikoa eta B@KQ sistema, herriko argiteria jasangarriago baterantz eman diren pausuak, berdintasun alorrean Udala gauzatzen ari den lana, eta, azkenik, udako agenda. 

Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean esteka honetan irakurri dezakezue: https://labur.eus/Lazkao19

Lazkao uztaila azala