• Udalak, festa batzordearekin elkarlanean, koronabirusak eragindako egoerara egokitutako egitaraua antolatu du apirilaren 27tik 30era eta maiatzaren 9rako: txupinazoa zuzenean www.lazkao.eus -en, txistu doinua, txaranga hotsa kaleetan, balkoiak apainduta eta bertan topa eginaz, baina konfinamendua urratu gabe, koronabirusak eragindako kutsadurak geldiarazteko.
  • Hilaren 27tik aurrera, balkoietan ikurriña xingolarekin eta festetako zapia jartzera animatu dituzte herritarrak. Baita haurrek egindako eta jaiekin zerikusia duten marrazkiak eta muralak zintzilikatzera ere.
  • Horrez gain, herritarren jaietako irudiak batu nahi ditu Udalak, ondoren sareratzeko. Horretarako Lazkaoko Udalaren whatsapp zenbakira bidali behar dira: 683 249 897.

Lazkaoko Udalak balkoietara eta sare sozialetara eraman ditu San Prudentzio jaiak, koronabirusa dela eta bertan behera utzi ostean. Udalak, festa batzordearekin elkarlanean, egoera berrira egokitutako programazioa antolatu du apirilaren 27tik 30era eta maiatzaren 9rako: txistu doinuak, txaranga hotsak kaleetan, balkoiak apainduta eta bertan topa eginaz, baina konfinamendua urratu gabe, koronabirusak eragindako kutsadurak geldiarazteko. Jaiak 27an ekingo dio www.lazkao.eus -en zuzenean eskainiko den txupinazoarekin.

Alaitasuna, giroa eta dibertsioa dira herriko jaien ezaugarri nagusiak eta aurten lazkaotarrek ahal duten guztia egingo dute izpiritu hori mantentzen jarraitzeko.

Hori horrela, hilaren 27tik aurrera, balkoietan ikurriña xingolarekin eta festetako zapia jartzera animatu dituzte herritarrak. Baita haurrek egindako eta jaiekin zerikusia duten marrazkiak eta muralak zintzilikatzera ere.

Krespoia, Koronabirusarengatik hil edo gaixorik daudenak gogoratuz eta pandemiari aurre egiteko lehen lerroan lanean buru belarri dabiltzan langile guztiei eskerrik beroenak adierazteko.

Horrez gain, herritarren jaietako irudiak batu nahi ditu Udalak, ondorenean web orrian zintzilikatzeko. Horretarako Lazkaoko Udalaren whatsapp zenbakira bidali behar dira: 683 249 897.

 

Honakoa da egitaraua:

Apirilak 27
19:00etan, Txupinazoa Drindots taldearen eskutik www.lazkao.eus web orrialdean zuzenean.

Apirilak 28 San Prudentzio eguna
10:00etan ‘Alborada de Segura’ txistuz balkoietatik jotzeko deia egiten zaie herritarrei (partitura www.lazkao.eus web orrialdean).
Ondoren txistu doinuak megafoniaz herrian zehar.
12:00etan Parrokia, Zistertar, Beneditar eta San Prudentzio ermitako kanpai – errepika.
13:00etan balkoietan topa egitea.
19:00etan Txaranga eta euskal taldeen musika megafoniaz, herrian zehar.

Apirilak 29 haurren eguna

Etxeetan haurrek balkoi eta leihoak apaintzea.

Apirilak 30 Koadrila eguna

Balkoi eta leihoen apainketa koadrilen blusaz.
13:00etan balkoietan topa egitea.

Maiatzak 9-Lazkaomendi
Musika megafoniaz Lazkaomendin zehar, goizean eta arratsalde-iluntzean.

txupinazoa 11

Partiturak: 

Untitled design 48