• Kepa Zubiarrain alkatea Mercadonaren eraispen lanen harira: “Eraispen lanak burutzeko baimena jaso du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailetik. Eremu honetan, merkatal jarduera bat ezartzeko proiektua ere aurkeztu zuen Mercadonak Udalean, baina eskaera honek ez du oraingoz, Udalaren oniritzirik”.

Urbasa enpresa zenaren eraikinaren eraispen lanak aurrera doaz. Mercadonak aurkezturiko eraispen proiektuak, derrigorrezko izapidea den lurzoru kutsatuen azterketa aurkeztu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren oniritzia jaso ondoren hasi dira eraispen lanak.

Eremu honetan, merkatal jarduera bat ezartzeko proiektua ere aurkeztu zuen Mercadonak Udalean, baina eskaera honek ez du oraingoz, Udalaren oniritzirik.

Kepa Zubiarrain alkateak zera adierazi du: “Gogorarazi behar da, hasiera hasieratik azpimarratu dudan bezala, jarduera bat baimendu edo ez, egintza arautua dela eta beraz, ez erabaki diskrezionala. Bestalde, Udal teknikariek, Eusko legebiltzarrak 2019ko ekainaren 27an Merkataritza-gune handien ezarpenerako onartutako legeak nola eragiten duen argitu bitartean, Udalak ez dio proiektuari bidea emango”.

logo