• Azokaren ordutegia, 9:00etatik 12:30etara. Elikagai postuak soilik izango dira, guztira 10. Azokarako sarrera eta irteerak udal langileak kontrolatuko dituzte, aforoa mugatua egongo baita.
  • Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du Udalak azoka honetan bertako ekoizleen produktuen salmenta indartu eta bultzatu nahi duela, “ekoizleak eta lehen sektorea babestu eta hurbileko produktuen kontsumoa sustatzen jarraitzeko helburuarekin”. Horregatik, eta ikusita komertzioak eta ekoizleak pairatzen ari diren egoera, “tokiko produktuak eta zerbitzuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratzea beharrezkoa dela uste dugu”.

Osasun larrialdi eta alarma egoera ezarri zenetik, Lazkaoko Udalak herritarrak babesteko neurri ezberdin ugari hartu ditu gainerako erakundeekin koordinazioan. Horien artean, martxoaren 14an, erabaki zen astelehenero herrian burutzen den azoka ez egitea. Gerora, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak ere lurralde osoko elikagai azokak bertan behera uztea erabaki zuen.

Eusko Jaurlaritzak debekua atzera bota du, astearte honetan oinarrizkoa ez den industria jarduerak ere berriro martxan hasi ostean, eta ezarritako neurriei jarraiki, egoera berrira egokituko da Udala eta ekoizleen produktuak saltzeko azoka jarriko da berriz ere abian.

Astelehenero egingo da, apirilaren 20tik aurrera, 9:00etatik 12:30etara. Elikagai postuak soilik izango dira, guztira 10. Azokarako sarrera eta irteerak udal langileak kontrolatuko dituzte, aforoa mugatua egongo baita. Osasun, segurtasun eta higiene neurri zorrotzak ezarri dira saltzaileak zein herritarrak babesteko.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du Udalak azoka honetan bertako ekoizleen produktuen salmenta indartu eta bultzatu nahi duela, “ekoizleak eta lehen sektorea babestu eta hurbileko produktuen kontsumoa sustatzen jarraitzeko helburuarekin”. Horregatik, eta ikusita komertzioak eta ekoizleak pairatzen ari diren egoera, “tokiko produktuak eta zerbitzuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratzea beharrezkoa dela uste dugu”. 

portada produktua azoka tolosa 0