• Ahalegina egiten ari da Udala, etxean egon behar dugun egun hauetan ere kirol jarduera eta ariketa fisikoarekin jarraitzeko. 
  • Hainbat kirol ikastaroetako irakasleak ikastaro desberdinetan izena emanda dauden ikasleekin whatsapp talde desberdinak sortu eta osatzen ari dira.
  • Ikastaroetan izena emanda dauden eta honen berri ez dutenek bere telefono zenbakia Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo 661306899 telefonora bidali dezakete.

Josemiel Barandiaran Lazkaoko Udal Kiroldegia pausuak ematen ari da ikastaro ezberdinez etxean goza dezaten bazkideek. Bereziki, irakasleek eskaintzen dituzten kirol ikastaro desberdinetan ahalegina egiten ari da Udala, etxean egon behar dugun egun hauetan ere kirol jarduera eta ariketa fisikoarekin jarraitzeko. Inoiz baina garrantzitsuagoa ohiko ditugun jarduera desberdinekin jarraitzea, gure osasuna zaintzeko, bai egoera fisikoa zein burukoa mantendu ditzagun.

Hainbat kirol ikastaroetako irakasleak ikastaro desberdinetan izena emanda dauden ikasleekin whatsapp talde desberdinak sortu eta osatzen ari dira. Talde hauen bidez egin daitezkeen ariketak helarazten zaizkie ikasleei, modu idatzian, bideo bidez edota teknologiak eskaintzen dituen beste bide batzuk erabiliz. Talde hauen bidez ikasleak irakasleekin harremanetan jartzeko aukera dute, zalantzak argitu, argibide eskatu,.. egiteko.

Esan bezala talde hauek martxan daude, baina zenbait kasutan ikasleak egon daitezke taldeetan sartu gabe, bere telefono mugikorrik ez duelako Kiroldegiak. Beraz ikastaroetan izena emanda dauden eta honen berri ez dutenek bere telefono zenbakia Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo 661306899 telefonora bidali dezakete. Adierazi dezatela: ikastaroa, izen-abizenak eta telefono zenbakia.

Joxemiel Barandiaran kiroldegia