• Autodefentsa Feminista ikastaroa antolatu da ostiral eta larunbaterako, martxoak 6 eta 7. Plaza guztiak beteta daude.
  • Horrez gain, ostiralean ere, Oin Arin Dantza Taldeak ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizuna eskainiko du. Zinemak ez du hutsik egingo asteroko hitzordura.

Asteburu feminista eta kulturala, ezbairik gabe, martxoko lehena Lazkaon. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako ekintzek, Oin Arin Dantza taldearen ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizuna eta zineak osatuko dute eskaintza.

Martxoaren 8aren bueltan hainbat ekintza burutu dira jada, baina asteburu honetan izango du loraldia. Eguna bera, Emakumeen Nazioarteko Eguna, igandean izango da, baina ostiral eta larunbatean, martxoak 6 eta 7, Autodefentsa Feminista ikastaroa izango da Kiroldegian Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.

Emakumeen autodefentsa, teknika fisiko hutsak ikastea baino gehiago da. Indarkeria matxista guztiei aurre egiteko baliabideez hornitzen laguntzen du. Horretarako, ezinbestekoa da aztertzea nondik datorren indarkeria matxista hori, bai eta emakumeek oinarrizko eskubideak eskuratzeko zer ondorio duen ere.

Jada aurreikusitako 20 plazak beteta daude.

Ostiralean ere, Oin Arin Dantza Taldeak ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizuna eskainiko du. Arratsaldeko 18:00etatik Aurrera Arerian. Doanekoa da ikuskizuna.

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi filme eskainiko dira: ‘Volando juntos’ haurrei zuzendua eta ‘Parasitos’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

Parasitos

• Martxoak 7, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Martxoak 8, igandea: 19:30.
• Martxoak 9, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Volando juntos

• Martxoak 7, larunbata: 17:00.
• Martxoak 8, igandea: 17:00.

agenda martxoa 1