• Guztira 4 egunetan eskainiko du zerbitzua: apirilaren 14tik 17ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.
  • Izen ematea martxoaren 9an zabalduko da eta eskaera-orria kiroldegian entregatu behar da, bertan eskatzen diren datu denak beteta, martxoaren 22a baino lehen. Haur bakoitzeko 12,60 euro ordaindu beharko da.

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du aurten ere Aste Santuko oporretan. Guztira 4 egunetan eskainiko du zerbitzua: apirilaren 14tik 17ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.

4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago zerbitzua, zehazki 2008 eta 2016 urteen artean jaiotakoei. 60 haurrentzako lekua egongo da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. Izen ematea martxoaren 9an zabalduko da eta eskaera-orria kiroldegian entregatu behar da, bertan eskatzen diren datu denak beteta, martxoaren 22a baino lehen. Haur bakoitzeko 12,60 euro ordaindu beharko da.

aisialdi zerbitzua