• Hainbat mantentze lan burutu dira 2020ko lehen hilean zehar, hala nola: Hirigoien kaleko haur parkean irisgarritasun baldintzak hobetzeko arrapalak eraiki dira, udal altzariak berritu dira hainbat gunetan, urarekin lotutako hainbat lan edota zuhaitz mozketak.

Lazkaoko Udal Brigadak hainbat mantentze lan burutu ditu urtarrilean. Horien artean, aipatzeko hilerriko hesiaren konponketa. Egoera kaskarrean zegoen eta hesia konpontzearekin batera, bertako teilak aldatu eta gainaldeko ubidea hormigoiez berritu da.

Hirigoien kaleko haur parkean irisgarritasun baldintzak hobetzeko arrapalak eraiki dira, edonor haur jolasetara bertaratu eta erabili ditzan.

Uraren kudeaketarekin lotuta, Argintzao, Lazkaomendi eta Agerreko ur biltegiak garbitu dira eta herriko ur kontagailuak errepasatu.

Hiriko hainbat altzari berritu edota ezarri dira ere: Uhaitz kalean 4 eserleku berri eta 3 lore-aska; Maizpide Euskaltegi parean lore-aska berria; eta hainbat pibote birkokatu dira ere hainbat kaletan.

Aipatzekoa ere, Mikelargo loratokian heskai bat moztu eta motzondo bat atera dela.

Brigada urtarrila