• www.lazkao.eus atarian daude eskuragarri; 350 sarrera jarri dira eskura 10 euroko prezioan.

Otsailaren 28an, ostirala, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Bizi Dantza' ikuskizuna eskainiko dute Areria aretoan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Emanaldirako sarrerak jada salgai daude www.lazkao.eus web atarian: 350 sarrera jarri dira eskura 10 euroko prezioan.

‘Bizi Dantza’

“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara!”.

Bizi dantza