• Guztira 35 partzela daude. Onartuak 29 direnez, momentuz 6 partzela gelditzen dira libre. Interesatuta dagoenak izena emateko aukera du oraindik.
  • Eskaera orria www.lazkao.eus –en dago eskuragarri edota udal bulegoetan fisikoki.

Herri baratze urbanoak erabiltzeko eskaera epea zabalik mantenduko du Udalak, esleipen prozesuak 35 baratzeetatik 6 erabilgarri baitaude oraindik. Guztira 29 esleitu dira lehen deialdi honetan. Interesatuta dagoenak izena emateko aukera du oraindik, eta izena eman ahala esleituz joango dira partzela guztiak bete arte.

50 metro koadroko 35 baratze dira guztira, eta Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta. Baratze guztiek dute ur hornidura, eta bertan lan egiteko tresna handienak gordetzeko edukiontziak dituzte. Erabiltzaileek arropak, haziak edo tresna txikiak gordetzeko armairuak ere badaude.

Honako baldintzak bete behar ditu esleipendunak:

• Lazkaoko udalerrian erroldatua egotea.
• Ezintasun fisikorik ez edukitzea.
• Lazkaoko Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketetan egunean izatea.
• Beste herri baratze publiko bateko erabiltzaile / eskatzaile den familia unitate bateko kide ez izatea.
• Izaera landatarreko lursailen jabe, gozamena edo maizter ez izatea eskatzailearen familia-unitateko kiderik, baldin eta nekazaritza-jarduerarako egokiak badira, eta horrelako lurrik inon ez izatea.

Eskaera orria www.lazkao.eus –en dago eskuragarri edota udal bulegoetan fisikoki.

Edozein zalantza argitzeko Udalera bertara daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi.