• 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara dago irekita asteburu eta jai egunetan.

Lazkaoko Gaztelekuak ekitaldi andana antolatu du datozen asteetarako. Honakoa izango da programazioa:

  • Abenduak 14, larunbata: Ping pon-eko txapelketa.
  • Abenduak 15, igandea: Txuri urdin izotz pistara irteera.
  • Abenduak 21, larunbata: Donostira irteera (trikitixa, panderoak, flauta...) Santo Tomasak!
  • Abenduak 22, igandea: Auto zaintza (meditazioa, yoga, akrosport).
  • Abenduak 26, osteguna: Ukendu tailerra.
  • Abenduak 27, ostirala: Batukada tailerra.
  • Abenduak 28, larunbata: Inuxente eguna.
  • Abenduak 29, igandea: Fotosesioa.
  • Urtarrilak 2, osteguna: Futbolin txapelketa.
  • Urtarrilak 3, ostirala: Mendi buelta (elurrera).
  • Urtarrilak 4, larunbata: Beste gazteleku batera irteera.

Gaztelekua apirilaren amaierara bitarte egongo da irekita asteburu eta jaiegunetan, eguberriak eta Aste Santua barne, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta helburu du gazteentzako garrantzitsu den espazio propioa eskaini eta lagunekin elkartzeko gunea izatea.