• 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara dago irekita asteburu eta jai egunetan.

Lazkaoko Gaztelekuak ekitaldi andana antolatu du azarorako. Honakoa izango da programazioa:

  • Azaroak 9, larunbata: Futboleko torneoa (ikastolan).
  • Azaroak 10, igandea: Goazen arizti handira! Goazen kiroldegira! (eguraldiaren arabera)
  • Azaroak 16, larunbata: Eskalada tailerra.
  • Azaroak 17, igandea: Pin pon txapelketa.
  • Azaroak 23, larunbata: Berdintasuna irudikatzen duen muralaren diseinua.
  • Azaroak 24, igandea: Murala paretan margotzea, hitzaldi edo tailerra.
  • *Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
  • Azaroak 30, larunbata: Zinemaldia eta pijama festa!

Gaztelekua apirilaren amaierara bitarte egongo da irekita asteburu eta jaiegunetan, eguberriak eta Aste Santua barne, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta helburu du gazteentzako garrantzitsu den espazio propioa eskaini eta lagunekin elkartzeko gunea izatea.

Gurasoentzako ate irekiak Gaztelekuan ostiralean, azaroak 8

Datorren ostiralean, azaroak 8, gurasoentzako ate irekiak antolatu dira Lazkaoko Gaztelekuan. Hitzordua arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da.