• San Migel parrokian eskainiko diren bi kontzertuak doanekoak izango dira eta Arerian eskainiko diren kontzertuek, berriz, 5 euroko prezioa izango dute.

Udazkeneko II. Musika Zikloa urriaren 31an abiatuko da eta lau kontzertuk osatuko dute: Bel Canto Choir Vilnius lituaniar abesbatza, Easo gazte abesbatza, Lazkaoko Kantaka abesbatza eta Hodeiertz abesbatza.

Kontzertuetarako sarrerak Udaletxean eskura daitezke. San Migel parrokian eskainiko diren bi kontzertuak doanekoak izango dira eta Arerian eskainiko diren kontzertuek 5 euroko prezioa izango dute. Saio bakoitzaren egunean Arerian bertan ere eskuratu ahalko dira sarrerak, emanaldia baino lehen.

Hauek dira udazkeneko II. zikloko kontzertuak:

  • Urriaren 31an, osteguna: Bel Canto Choir Vilnius abesbatza Arerian. Tolosako abesbatzen lehiketara datorren abesbatza da.
  • Azaroak 9, larunbata: Easo gazte abesbatza, Arerian.
  • Azaroak 17, igandea: Lazkaoko Kantaka abesbatza “Misa de la coronación de Mozart” San Migel parroquia.
  • Azaroak 24, igandea: Hodeiertz abesbatza eta bere ‘Kristalezko bihotza’ ipuin musikatua San Migel parrokian.