• 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara irekita egongo da Kultur Etxean kokatuta dagoen gunea.

Lazkaoko Udalak Gaztelekua zabalduko du berriz ere urriaren 19an. Apirilaren amaierara bitarte egongo da irekita asteburu eta jaiegunetan, eguberriak eta Aste Santua barne. Helburu du gazteentzako garrantzitsu den espazio propioa eskaini eta lagunekin elkartzeko gunea izatea. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara irekita egongo da Kultur Etxean kokatuta dagoen gunea.

Bertan bi hezitzaile egoten dira, asisialdia gune izatetik haratago baitoa zerbitzua, eta bizikidetza, errespetua, autonomia, parte-hartzea, sormena edo integrazioa bezalako balioak lantzen dituzte bertan garatzen dituzten ekintza edota noizean behin egiten dituzten irteerekin.

Ekintza horietan parte hartu nahi duten gazteek Gaztelekura gerturatu behar dute zuzenean, zehaztutako ordutegian.